bai Euskal Herriari ekimenak, gaur Konstituzio Eguna dela eta, adierazpenak egin nahi izan ditu prentsa ohar baten bidez. Idatzian euskal herritarra izateko eskubidea aldarrikatu du, eta herri ekimenak bide horretan duen garrantzia azpimarratu du: ´herri ekimenaren bitartez gure nortasuna aldarrikatzen duten aspektu guztiak landu eta indartu nahi ditugu, guztion artean euskal esparru berriak eraikiz`.
Konstituzio Eguna bezalako egunak direla eta, egutegi propioa aldarrikatu du ekimenak eta hori gauzatzeko oinarriak jartzeko ahalegina egin nahi duela adierazi du, ´inposizioei modu eraikitzaile batean erantzunez`.
Bukatzeko, abenduaren 29an Euskal Selekzioak Bilbon jokatuko duen partiduarekin eta egun berean izango den manifestazioarekin bat egiten du ekimenak, eta herriko kirolariak bertan parte hartzera animatu ditu.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!