PSE-EEko bozeramailea den Jose Ramon Chicak prentsa ohar baten bidez hainbat azalpen eman ditu Alkateak atzo, prentsaren bidez, egindako adierazpenak direla eta. Dioenez, Alkateak oposizioko taldeei leporatu die asteburuko gertakariez hitz egin nahi ez izana, horren aurrean dio, Bozeramaile Batzordean gertakari guztietaz hitz egin zela, eta Plenoan, ´soilik alde bakarraz`.
EAE-ANVko ordezkariak Bozeramaile Batzordera joaten ez diren bigarren aldia dela dio Chicak, eta adierazi duenez, EAEk horrela jokatzen du ´batzordeak funtziona dezan duen interes faltagatik eta bertan hartzen diren erabakiak deslegitimatu eta baliogabetzeko, araudiak dioena kontuan hartu gabe`.
PSE-EEko ordezkariak araudien inguruko azalpenak eman ditu eta dioenez legea bete egin da: ´batzordea deitu dezake batzordean dauden talde politikoen gehiengoak, eta batzordea osatu liteke talde politikoen erdia eta bat gehiagorekin`:
PSE-EEk dio, bere iritzira, Bozeramaile Batzordea dela gai hauek tratatzeko gunerik egokiena. Bukatzeko, gainerako talde politikoak deituko dituela iragarri du ´ANVek beste talde politikoen partehartzearekiko duen jarrera aztertu eta neurriak hartzeko`.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!