DYAk 25 urteurreneko bazkaria antolatu du lanean aritu diren herritarrekin

Kronika - Erredakzioa 2007ko abe. 5a, 01:00

DYAk Hernanin duen ordezkaritzak 25 urte bete ditu, eta ospatzeko, urte hauetan lanean eta laguntzen izan diren herritarrak bilduko ditu bazkari batean. Bazkaria abenduaren 16an izango da eta izena hilaren 12a aurretik eman behar da, 943 46 46 22 telefonoan. DYAk azaldu du 500 herritar izan direla urte hauetan lanean, sorosle, erizain eta sendagileen artean. Milaka larrialdietan izan dira eta kirol, kultur eta aisialdi jardueretan osasun eta zaintza zerbitzuak ere eskaini dituzte, azaldu dutenez. Horrez gain, herritar hauek sorospen ikastaroak ematen, pertsona heldu eta ezinduen zaintzan, eta orohar gizarte arloan lan garrantzitsua egin dutela adierazi du DYAk.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!