Marian Beitialarrangoitia: Marian Beitialarrangoitia: «Ez da egia Hernaniko Alkateak asteburuko gertakariez hitz egiteari uko egin dionik»

Kronika - Erredakzioa 2007ko abe. 5a, 01:00

AZKEN gertakariek prentsan izan duten tratamedua dela eta, Marian Beitilarrangoitia Alkateak azalpenak eman ditu, prentsa ohar baten bidez, eta bide batez zenbait komunikabideri ´udalarekin zer ikusi duten gaietan partzialagoak izateko` eskatu die. Alkateak adierazi du ez dela egia asteburuko gertakarietaz hitz egiteari uko egin dionik, ´alderantziz baizik, oposizioko alderdiek Bozeramaile Batzordearen bilera eskatu aurretik, Alkateak pleno berezia deitu zuen bai Capbretongo gertakariak zein 18/98 auziari dagozkionak hitz egiteko, baina oposizioak nahiago izan zuen ez ikusiarena egin` azaldu du. Bozermaile Batzordea egitekoa zenaren berri batzordea hasi baino ordubete lehenago eman ziotela azaldu du ´denbora tarte laburra helburua ordezkari guztiek parte hartzea baldin bada` eta gainera ikastaro batera bidean jakinarazi ziotela azpimarratu du. ´Bestalde azaldu du Bozeramaile Batzordea ezin dela burutu Presindetea, Alkatea bertan ez bada. ´Aztertzen ari gara etorkizunean honelako eta bestelako lege urraketarik izan ez dadin zer nolako neurriak hartu` gehitu du.

Giza eskubide batzordea
Zenbait komunikabidek asteleheneko plenoari buruz informazioa biltzeko interesik izan ez dutela azpimarratu du eta gogorarazi du bertan iragarri zela Giza Eskubide Batzordea izango dela astelehenean: ´bertan oposizioko alderdiekin batera aztertu nahi genuke zein den honelako gaiak denek elkarrekin eztabaidatzeko gunea`.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!