EMAKUMEA Pelotari ekimenaren barruan, 20 urtetik gorako emakumeentzako paleta saioak antolatu dituzte abenduaren 10etik aurrera. Asmoa da emakumeei eskura jartzea paletan aritzeko aukera. Saioak debalde izango dira eta teniseko pelotekin ariko dira.
Gaur mahaia jarriko dute kiroldegian, informatzeko
Ekimen honen berri emateko eta izena emateko mahaia jarriko dute gaur kiroldegian. Informazioa eskuratzeko beste bide bat da Gipuzkoako Euskal Pilota Federaziora deitzea: 943 471 463. Jakinarazi dutenez aukeran daude egun eta ordutegi ezberdinak. Epea abenduaren 7an, ostiralean bukatzen da.