Asteburuko atentatua eta 18/98 sumarioko atxiloketak salatzeko testuak onartu ditu Bozeramaile BatzordeakBatzordeak

Kronika - Erredakzioa 2007ko abe. 4a, 01:00

BOZERAMAILE Batzordea deitu zuten atzo eta bertan larunbatean Capbretonen ustez ETAk egindako atentatua salatzeko testua onartu zen, PSE-EE, EAJ-PNV, EA, EB-Aralar eta PPren aldeko botoekin. EAE-ANV ez zen Bozeramaile Batzordean izan. Atentantuan Raul Centeno guardia zibila hil eta Fernando Trapero guardia zibila larri zauritu zuten. Testuak dio onartezinak direla pertsona edo erakundeen kontrako mehatxuak eta indarkeria, eta guardia zibilen senitarteko eta lagunei elkartasuna adierazten die. Horrekin batera testuak dio edozein herritarren kontrako erasoa, euskal gizartearen kontrako erasoa dela. ´Joku demokratikoan errekonozituko dira soilik gizarte plural batean bizi garela onartzen dutenak eta gizartea aberasten duten aukera politiko sozial eta kutural guztiak onartzen dituztenak` onartutako testuak dioenez. ETAri desegitea exijitzen dio.

18/98 sumarioko atxiloketak
18/98 sumarioko atxiloketak salatzeko testua ere onartu zen atzo, EAJ, EA eta EB-Aralarren aldeko botuekin eta PSE-EE eta PPren kontrakoekin. Testuak kezka agertzen du inputatuak kartzelan sartu izanagatik eta atxiloketek suposa lezaketen giza eskubideen urraketagatik. Dioenez, justiziak ezin du inpultsu politikoen arabera jokatu, eta eskatu du sententzia baliogabetzeko, ´soilik giza eskubideak defendatuta egingo baita aurrera bake bidean` .

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!