Wukroko umeen alde arte lanak salgai

Kronika - Erredakzioa 2007ko abe. 8a, 01:00

Etiopiako Wukro hiriko umezurtzen alde arte lanak salduko dituzte Hernaniko zenbait artistek, datorren asteartetik hurrengo asteartera. Aurtengoa arte lanak salgai jartzen dituzten hirugarren urtea izango da eta helburua da ahalik eta diru gehien ateratzea Wukrora bidali ahal izateko. Lehen urtean 2.100 euro atera zituzten, iaz asko jaitsi zen, 800 eurora, eta aurten lanak oso merke jartzeko asmoa dute, ahalik eta jenderik gehien inguratu eta erostera animatzeko. Gauza desberdin asko aukeran Koadroak, pintatutako kristalak, figurak, hondarrezko koadroak, egurrezko piezak, eta abar egongo dira salgai. Ateratako dirua Angel Olaran misiolari hernaniarrari bidaliko zaio eta antolatzaileek jakitera eman dute, hemen diru gutxi eman balezake ere, harako izugarri suposatzen duela. Abenduaren 11tik 18ra, arratsaldeko 18:00etatik 20:00etara egongo da erakusketa zabalik, Biteri kultur etxean.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!