18/98 Plataformak deituta lanuztea izango da abenduaren 13an. Plataformak adierazi du azken atxiloketen aurrean ´denon partehartzea ezinbestekoa dela` eta ´auto honek Euska Herria erasotzen` duela eta hori dela eta ´herri gisa erantzun behar` dela. Egindako deialdian euskal herritarrak izateko eskubidea aldarrikatu du plataformak: ´euskaldunak gara, ez espainolak ez frantsesak, eta eskubide guztia dugu, lurraldetasuna eta erabakitzeko eskubidea aldarrikatzeko` adierazi dute. Lanuztea abenduaren 13an izango da, eguerdiko 12:00etatik 13:00etara.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!