Hernanik merezita, baina larri irabazi zion atzo Legazpi taldeari, Legazpin jokatutako partiduan, 56-64. Azken laurdenera arte lanak izan zituzten hernaniarrek Legazpiko taldearen zonakako defentsa puskatzeko, eta azken laurdenean lortu zuen puskatzea, modu klasikoan lortu ere: jaurtiketa hirukoitzen bidez.
Kadeteek galdu egin zuten, 84-40, Mondragon Unibertsitatearen kontra. Entrenatzaileak pozik daude defentsan egindako lanarekin.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!