Elkarte arteko mus txapelketako finala gaur

Kronika - Erredakzioa 2007ko abe. 3a, 01:00

Gaur jokatuko da Hernaniko Elkarte Arteko mus txapelketako finala, Txantxangorrin. Aurten gainera, elkarte bereko bi bikoteak iritsi dira finalera; Elizatxo elkartekoak hain zuzen ere: Montenegro-Manolo eta Julian-Niko. 3 eta 4 postuak ere gaur jokatuko dira, Elur Txoriko Cormenzana-Anabitartek jokatuko dute Peña Otañoko Gorka eta Elosegiren kontra. Partidak gaur, 21:00etan, Txantxangorri elkartean.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!