Berdinketa 18-18, eta bi puntu etxera

Kronika - Erredakzioa 2007ko abe. 3a, 01:00

Ohorezko B mailan, Hernanik berdindu egin zuen atzo Durangoren kontra, 18-18. Hernaniarrek ez zuten partidu borobilegia egin atzo, eta larritasun batzuk pasa zituzten. Partidua amaitzear zela egindako entsaio bati esker eta transformazio oso zail bati esker lortu zuten berdinketa hernaniarrek. Entsaioak Ruiz de Garibaik eta Insaustik egin zituzten, eta Genuak bi zigor golpe eta transformazio bat lortu zituen. Hernanik atzeraka asko jokatu behar izan zuen eta baja dezente dituela nabarmendu zen. Beraz, Hernani Durangotik bueltatu zen aukera on bat galduaren sentsazioarekin, baina 2 puntu garrantzitsurekin.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!