Hernanik 2-0 irabazi zion Zarautzi, igoera fasean

Kronika - Erredakzioa 2007ko abe. 3a, 01:00

Igoera faseko bigarren partidua eta bigarren garaipena izan zen atzokoa. Beste 16 falta dira.

hernanik bolada ona daramaki Emakumeen ligako igoera fasean. Atzo bigarren partidua zuten, eta irabazi egin zuten, 2-0. Hernani nagusi izan zen partidu guztian zehar, eta gol-aukera asko izan ez bazituzten ere, baloia erabat Jon Zabalaren taldearen eskutan izan zen. Aurreneko gola Martak sartu zuen lehen zatiko 10garren minutuan. Bigarrena, berriz, Olaiak sartu zuen bigarren zati bukaeran, aukera gehien izan zituzten minutuetan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!