Zeberio II eta Etxabe bigarren garaipenaren bila gaur Galarretan

Kronika - Erredakzioa 2007ko abe. 6a, 01:00

Gaur jokatuko da Faustino torneoko Galarretako lehen partidua, arratsaldeko 16:00etan hasitako jaialdian. Jokin Etxabe Hernanin bizi den azkoitiarrak luxuzko aurrelaria du aurten lagun, Patxi Zeberio elduaindarra eta aurrean Altuna I eta Etxeberria III izango dituzte. Lehen partidua irabazi egin zuten Zeberio eta Etxabek joan den astean Euskal Jai Berrin, eta gaur irabaziz gero, finalaurrekora sailkatuko lirateke. Aurtengo txapelketan bikote indartsuenetakoa osatzen dute Zeberio eta Etxabek, bikote on asko baldin badago ere.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!