Atsegindegi eskulanez eta jendez bete zen atzo

Kronika - Erredakzioa 2007ko abe. 3a, 01:00

Hogeitabost artisau, haurrentzat tailerrak, talogileak... eta jendetza haundi bat izan ziren atzo Atsegindegin, goiz eta arratsalde. Eguraldi paregabea izan zen atzo eta herritarrak Artisau Azokan buelta bat egiteko aprobetxatu zuten, batzuk gauza jakinaren bila, eta beste batzuk zer suma, errekorridoa egin eta begia zeri botako. Egurrezko jostailuak, harrizko miniaturak, neumatikoz egindako poltsak, marketeria lanak, ehungintza... dultzaina, eztia, pasta biologikoak, taloak eta abar izan ziren atzo, era guztietako zaletasunak dituztenentzat aukeran jarriak. Ikusi, galdetu, erosi, probatu... atzo geldialditxoa egin zutenak asko izango ziren, eta etxera kutixi gisa piezaren bat eraman zutenak ere bai. Antolatzaileek Kronikari jakinarazi ziotenez, egun guztian izan zen jendea, baina goizean batik bat.

Haurrentzako tailerra

Urtero arrakasta izaten duen postu bat izaten da haurrentzako eskulan tailerra, eta atzo ere gaztetxo (eta ez hain gaztetxo) asko izan zen bertan, bere doaiak probatzeko asmoz.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!