Asteburuan Gipuzkoako Txapelketako bi kanporaketa jokatu dira. Batetik Ezeiza eta Zurutuzak Zumaiaren kontra jokatu zuten kanporaketa eta hernaniarrek 15 eta 22 irabazi eta txapelketan jarraitzea lortu zuten. Santxok ere jokatu zuen kanporaketa eta honek ere irabazi zuen, 18 eta 8. Garaipen horri esker Gipuzkoako Txapelketan izango da Santxo.
Beste partidu hauek ere jokatu ziren: Garcia-Otaegi/Gazteleku 9-18; Lujanbio II-Altuna/Urnieta 18-13; Urkizu-Erize/Gazteleku 9-18; Etxenike-Elorza/Alde Zahara 22-08; eta Ojuel-San Sebastian/Lapke 22-10. Iñaki Esnalek ere jokatu zuen partidua Añorgaren kontra baina 19 eta 17 irabazten zijoala lesio bat izan zuen belaunean.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!