Hernaniko bertso eskolako lau bertsolari finalera

Kronika - Erredakzioa 2007ko abe. 2a, 01:00

ATZO erabaki zen zein 8 bertsolarik kantatuko duten Gipuzkoako bertso txapelketako finalean, eta tartean Hernaniko bertso eskolako 4 bertsolari izango dira: Unai Agirre, Aitor Mendiluze, Jexux Mari Irazu eta Beñat Gaztelumendi, hain zuzen ere. Finalean kantatuko duten beste 4 bertsolariak dira: Aitor Sarriegi, Jon Maia, Jon Martin eta Iker Zubeldia. Atzoko saioa Sarriegik irabazi zuen eta Mendiluze izan zen bigarren.

Finaleko sarrerak Hernanin

Abenduaren 16an Illunben jokatuko den finaleko txartelak salgai daude Hernaniko Lete liburu-dendan eta Dobera euskara elkartean.

Sailkapena - Finalistak

  • Aitor Sarriegi 508
  • Jon Maia  499,5
  • Jon Martin 497,5
  • Aitor Mendiluze 506,5
  • Jexux Mari Irazu 496
  • Unai Agirre 492,5
  • Iker Zubeldia 489
  • Beñat Gaztelumendi 488,5


 9-Amaia Agirre 484,5
10-Uxue Alberdi 484
11-Iñigo Manzisidor 475,5
12-Iñaki Gurrutxaga 473,5
13-Joxe Munduate 471
14-Xabier Sukia 470
15-Arkaitz Oiartzabal 467,5
16-Unai Muñoa 457,5
17-Iñaki Zelaia 446
18-Ainhoa Agirreazal. 443,5

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!