Ohikoa izango zenaren kezkaz denbora behar dut izan frogatzeko Udalan azaroaren 22an gertatutakoa harrigarria izan zela. Herriaren alde kultur arloan lan egiten dugun zenbait taldek Kultur Batzordearekin bildu nahi genuela adierazi genuen, eta data azaroaren 22an jarri ziguten, arratsaldeko 20:00etan Udaletxean. Azaroaren 22an Udaletxean zenbait talde azaldu ziren, eta Kultur Batzordea osatzen duten bederatzi kideetatik bakarrik ANVko lau zinegotziak. Besteak, IU, PP, EAJ, PSE eta EAkoak, ez ziren azaldu. EAkoak ausentziaren justifikazioa eman zuten. Ohikoa izango zenaren kezkaz, urrian eta azaroan izandako Udaleko Batzorde desberdinetako aktak begiratu ditut, eta azaroaren 22an gertatutakoa ez zela ohikoa konturatu naiz, zeren arakatutako batzorde guztietako aktek, IU, PP, EAJ, PSE eta EAko zinegotziak zintzo-zintzo azaltzen direla baitiote. Udalarekin duten zenbait arazo azaltzeko, iritziak trukatzeko eta hitz eginez konpontzeko, herrian lanean dauden kultur arloko zenbait taldek Batzordea konbokatzea eskatu zuten, bertan Udala osatzen duten talde politikoak ordezkatuak baitaude, eta guztiekin hitz egin nahi baitzuten. Nahiz sentsibilitate desberdinekoak izan, azaldu ez zirenak ados jarri ziren ez azaltzeko eta niretzat fenomeno harrigarria izan zenaren zergatiak aurkitzeko, abiatu nuen azaldutako akta desberdinen araketa. Udalan egindako batzorde desberdinetan, bakarrik azaroaren 22koak du zerbait desberdina, eta herritarrek eskatuta konbokatu zela da, ez besterik. Beraz IU, PP, EAJ eta PSEko zinegotziak (EAkoak justifikatu zuen) ez ziren azaldu ez zituztelako herritarren iritziak entzun nahi, edo ez zaielako zilegi irizten batzar bat konbokatzea herritarrek eskatuta. Agian beste arrazoiak izango zituzten, eta ezagutzea gustatuko litzaidake.
Josu Arrieta
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!