Arrillaga eta Bolinaga onenak

Kronika - Erredakzioa 2007ko abe. 3a, 01:00

Bergarara joan zen atzoko txapela. Guztira 14 bikote izan ziren atzo.

bergarako Aritz Arrillaga eta Amaia Bolinagak irabazi zituzten atzo txapela eta pañueloa, XIII Dantzari Gaztetxoen txapelketan. Alde txikiagatik, baina beraiek izan ziren onenak, Azpeitiako Larrañaga bikotearen aurretik. Hirugarren Otegi eta Atorrasagasti Donostia-Orioko bikotea izan zen; eta laugarren Sanz eta Besada Lezo-Pasaiakoak. Beste 10 bikote ere izan ziren eta denek jaso zituzten diru-saria eta garaikurrak. Bestalde, jantzi dotoreenaren saria Sanz eta Besadak jaso zuten; bidaia Arrillagak eta Bolinagak, eta hernaniko bikotearena Suharri Rodriguez eta Maria Saavedrak jaso zuten.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!