Kontrakantxa gaztetxearen urteurrena datorren larunbatean

Kronika - Erredakzioa 2007ko abe. 2a, 01:00

Ekitaldiz betetako egitaraua dute egun horretarako: olinpiadak, bazkaria eta abar.

Abenduaren 8an, larunbata, Kontrakantxa gaztetxearen lehenengo urteurrena ospatuko dute bertakoek; horretarako egunean zehar ekintza ezberdinak egingo dituzte. Goizean Goizueta-Hernani olinpiadak jokatuko dituzte, 11:00etan Atsegindegin. Ondoren, bazkaria egingo dute Kontrakantxan bertan; Arratsaldean bertsolariak ariko dira eta gauean kontzertuak izango dira gaztetxean bertan. Bazkariko txartelak Garinen eta Ekosen egongo dira salgai, 8€tan; Txartela erosteko azkeneko eguna asteartea da. Bestalde, jakinarazi dute prezisua dela bazkarira baserritarrez jantzita joatea.

Urte luzea

Kontrakantxa gaztetxea ireki zenez geroztik, barra-barra izan dira ekitaldiak bertan: mus txapelketa, kontzertuak, Gazte Eguna, bilerak, jokoak eta abar.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!