Ligako goi postuetara hurbiltzeko partidua gaur

Kronika - Erredakzioa 2007ko abe. 2a, 01:00

Hernanik eta Durangok jokatuko dute partidua, 12:00etan Durangon. Bi taldeak bateratsu dijoaz sailkapenean.

hernanik partidu parekatua bezain gogorra jokatuko du gaur Durango taldearen kontra, 12:00etan Durangoko errugbi zelaian. Hernanik 3 puntu gehiago ditu Durangok baino, eta biak ere sailkapen erdialdean daude, baina goi postuetatik nahiko gertu. Horregatik, gaur bi helburu dituzte: elkarren arteko borroka erabakitzea eta goi postuetara gehixeago gerturatzea. Hernanik bolada ona daramaki, denboraldi hasieran uste baino puntu gehiago galdu eta gero. Azken partidua 72-10 irabazi zuten hernaniarrek eta moralez fuerte joango dira gaur Durangora. Hernaniarrek sailkapeneko bigarren postua lortu nahi dute, promozioa jokatu ahal izanteko.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!