Bi Zabalak Gipuzkoako 2garren mailako txapelketa irabazi zuten. Lehenengo mailako txapeldun Etxegia eta Mendizabal izan ziren.
atzo jokatu ziren Hernaniko udal pelotalekuan Emakumea pelotari txapelketako finalak, eta Hernaniko pelota eskolako Nagore Zabala aranoarrak irabazi zuen Maider Zabalarekin batera. Bi pelotariek 30-23 irabazi zuten, Bañales-Gurrutxaga bikotearen kontra. Bestalde, lehendabiziko mailako finala ere jokatu zen atzo, eta Etxegia eta Mendizabalek irabazi zuten, 30-19, Urkizu eta Unanueren kontra. Jende asko bildu zen atzo finalak ikustera.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!