Doberak eta Euskara Zerbitzuak antolatuta, Euskararen inguruko motibazio saioak egiten ari dira herriko ikastetxeetan, bertako gazteekin. Egitasmo honen helburua da euskeraren erabileraren inguruan gazteak sensibilizatzea. Horretarako hiru saio egiten dira ikasleekin; lehenengoan, hizkuntza
ren inguruko datuak aztertzen dira batez ere; bigarrenean, berriz, ikasleak lanen baten bidez inplikatzea lortu nahi dute, eta azkenekoan, gaiaren inguruko hausnarketa egin nahi dute, beti ere, motibazioa eta sentsibilizazioa bultzatze aldera.
Dagoeneko Langile ikastetxean egin dira saio hauek DBH3 eta DBH4ko ikasleekin; Urumean ere hasiak dira eta Elizatxon aurrerago egingo dituzte.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!