Hernanik eta UPV Vasconiak jokatuko dute gaur Zubipen, arratsaldeko 16:30 etan, Gorengoen Mailan. Hernaniarrek irabazi beharra daukate azken aldian sartu diren inertzia puskatzeko eta beraiei dagokien tokian egoteko, lehen postuko borrokan. Hernaniarrek denboraldia ondo hasi zuten, baina azken hilabetea ez dute batere ona izan eta pixkanaka lehen posturako aukerak galtzen ari dira. Garaipen batek joera hori hautsi lezake eta Zubipeko gaurko partidua egokia izan liteke txuriberdeak suspertzeko.
Igoera fasea bihar
Hernanik Zarautzen kontra jokatuko du bihar, 11:30etan, Emakumezkoen Ligan. Igoera fasea ari dira jokatzen zuriberdeak eta bigarren partidua izango dute biharkoa. Lehengo astean nahiko erraz irabazi zuten etxetik kanpo eta bihar aldeko beste emaitza batek hiru puntu garrantzitsu eta konfidantza emango lioke taldeari, aurtengo helburu nagusia lortzeko bidean, mailaz igotzeko bidean. Denboraldiak aurrera egin ahala hobera egin du Hernanik eta momentu onean heldu zaie igoera fasea.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!