SOZIEDADE arteko arrantza txapelketako azken froga jokatu da, La Zurriola elkarteak antolatuta. Javi Pastorrek, Txantxangorri elkartearen izenean parte hartu duen arrantzaleak, lan polita egitea lortu du eta sailkapeneko 22garren postuan geratu da. Azken froga honetan 437 gramoko durdoa arrantzatu zuen, bere maila erakutsita. Joan den asteko frogan ere lortu zuen durdo bat arrantzatzea, 550 gramokoa.
Bai Txantxangorri elkartea eta baita Javi Pastor ere oso pozik daude lortutako emaitzarekin. Orain etorriko diren txapelketak prestatzeari ekingo dio Javi Pastorrek.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!