Joan den asteburuan izan zen Elur Txori elkarteko 50 urteurreneko bola tiraldia eta lehen saria Segurako Zeferino Agirrek eraman zuen. Lehen hernaniarra Migel Burugain izan zen, laugarren, brila bat gutxiagorekin eta 10garren Antonio Miner geratu zen. Guztira 64 bolarik hartu zuten parte. Horiez gain, 11 urtetik 16 urtera arteko 15 gaztek ere hartu zuten parte, Burugain eta Arrospidek gazteekin egiten duten lanaren erakusgarri. Lander Ugalde segurarrak irabazi zuen gaztetan eta hernaniarrek ere paper ona egin zuten: Maider Huizi laugarren izan zen eta Iratxe Imaz hamargarren. Gaur ere izango dute gazteek bolan ikasi eta tiraldiak egiteko aukera, 11:00etatik 13:00etara Floridan. Argazkian gazteak ageri dira entrenatzaileekin, Goiz Eguzkiko tiraldian.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!