Gipuzkoako txapelketako finala gaur kiroldegian

Kronika - Erredakzioa 2007ko abe. 1a, 01:00

EMAKUMEA Pelotari Txapelketaren barruan, gaur partidu garrantzitsua jokatuko du Hernaniko klubarekin jokatzen duen Nagore Zabalak. M. Zabala izango da bere kidea eta Bañales eta Gurrutxagaren kontra neurtu beharko dituzte indarrak. Bigarren final bat ere jokatuko da gaur, Etxegia-Mendizabal/Urkizu-Unanue. Gaur arratsaldeko 17:30etan, kiroldegiko frontoian. Bihar ere pelota partiduak ikusteko aukera izango da kiroldegian, goizeko 10:30etatik aurrera. Honako partiduak jokatuko dira: kadete mailan, Etxenike-Elortza/Alde Zaharra eta Santxo/Eskoriatza; nagusi mailan, Ojuel-San Sebastian/Lapke eta Iñaki Esnal/Añorga.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!