Jaione Tejedor gaur Granadan, Espainiako Txapelketan

Kronika - Erredakzioa 2007ko abe. 1a, 01:00

JAIONE Tejedor gimnasta hernaniarra Granadan izango da asteburuan, Espainiako Txapelketako frogan. Jaionek gimnasia erritmikoko aurreneko kategorian dago, dagoen mailarik altuenean eta Ipurua taldeko beste 4 gimnastekin batera hartuko du parte txapelketan, taldekako frogetan. Jaione Tejedorrek azaldu duenez, aurten froga zaila egokitu zaie, bost sokekin egin beharrekoa. Sokak ez dira errazak manejatzeko eta are eta gutxiago bost koordinatu behar badira. Hori dela eta ez dauka oso garbi sailkapeneko zein postuetan gera daitezkeen eta gauzak nola ateratzen zaizkien ikusi beharko da. Aurreneko froga gaur izango dute eta zortzi aurrenekoen artean geratzen badira, bihar finalean sartuko dira.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!