Hernanik partidu zaila eta garrantzitsua jokatuko du bihar Durangon, eguerdiko 12:00etan. Lehengo asteko garaipenaren ondoren, laugarren jarri dira hernaniarrak, Durango berari aurrea hartuta. Hirugarren jartzeko aukera haundiak dituzte bihar irabaziz gero. Partidu honekin bukatuko da lehen itzulia, eta hurrengo astean hasiko du Hernanik bigarrengoa Gernikaren zelai zailean. Biharko partidua eta hurrengo asteburukoa irabaziz gero, aukera haundiak ditu Hernanik bigarren postuan jartzeko, baina bitan bat galduz gero, asko zailduko litzaizkioke igoera play offa jokatzeko aukerak. Bigarren itzulian garrantzi haundia izango du Hernanik lesioekin duen zorteak, orain artean baja asko izan baitituzte Landarekoek.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!