gorengoen mailan, Hernanik irabazi beharreko partidua du gaur, Oñatin, Aloña Mendiren kontra, azken aldiko bolada txarretik atera nahi badu behintzat. Partidu bat baino gehiago daramazki Hernanik irabazten ez duela, eta gaurkoa du aukera paregabea, denboraldi hasierako jokua ateratzeko. 15:30etan Oñatin.
Hirugarrenaren bila
Emakumezkoen ligan, igoera fasea jokatzen ari da Hernani, eta oraingoz jokatutako bi partiduak irabazi ditu. Gaur hirugarrenaren bila dijoaz hernaniarrak, beti zaila izaten den Añorgaren aurka, Añorgako Rezola zelaian, 15:30etan.