Harrituta gaude EAE-ANVk balio gutxi ematen diolako herri honen gehiengoa ordezkatzen duten alderdiek esaten dutenari. Azken adibidea honakoa izan da: Gobernu Taldeak organigrama bat onartzea, Pertsonal batzordean herri honetako ordezkari politikoen gehiengoak baztertu zuena eta EAE-ANVk bakarrik babesten zuena. Ez diot ilegala denik, baina gehiengoaren iritziarekin nola jokatzen duten ikusita, ez dut ulertzen zergatik herri guztia deitu duten 2008ko Udal Aurrekontuetarako ekarpenak egiteko. Kasorik egingo al zaie herritar eta koletiboei? Zeini egingo diote kasu gehiago, herritar ala kolektibo bateko ordezkari bati, ala ordezkari politikoei? EAE-ANVk bere irizpideak inposatuko ditu, herri honen gehiengoaren iritziaren gainetik? Bide hori aukeratu badu asko izango gara aurrean izango dituenak. Hausnartu eta bilatzen dena akordioa eta elkarrizketa bada, ziur nago, leku askotan elkar aurkitu dezakegula. EAJ-PNVko ordezkarientzat Hernani siglen gainetik dago, eta gure herriaren alde lanean jarraituko dugu, elkarrizketaren bidez herria egiten, ez inposaketaren bidez.
Andoni Amonarriz, EAJ-PNVko zinegotzi eta bozeramailea
(Erredakzioan euskeratua).