Aspalditik, Sagastialdeko Haur Eskolaren atzean, jende asko ibiltzen garen bidearen ondoan, eta bertako bankuen atzean, errekatxoaren ondoan, kirats haundiko zabortegi bat dago. Dena den, tristeena zera da: txakur batzuk daudela egoera oso txarrean bertan; eta horren froga dira gau eta egun entzuten zaizkien kexuak.
Honen berri behin baino gehiagotan eman zaio Udaltzaingoari, eta animali protektora ere jakinaren gainean dago. Kontuan izanda, batere kulparik gabeko izaki bizidun hauek erantzukizun faltaren ondorioz sufritzen ari direla, noiz egingo zaio aurre arazo honi?
Mahatma Gandhik esan zuen: `herri baten haunditasuna eta bere garapen morala animaliei ematen zaien tratuaren arabera neurtu daiteke`.
Ana Irazusta
(Erredakzioan euskeratua)
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!