ETXERATek deituta, gaur hileko azken ostiraleko kontzentrazioa izango da, euskal presoen eskubideak aldarrikatzeko, ´oraindik ere ez baitira gauzatzen eta behartuta gaude kalera ateratzera` azaldu dute. Kontzentrazioa arratsaldeko 20:00etan izango da, Plazan.
Zozketa eta jaialdia
Bestalde, igandean Artisau Azokan errifak saltzen ariko dira, eguerdiko 12:00etatik 14:00etara, Atsegindegin. Saria saski eder bat izango da.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!