TXANTXANGORRI elkarteak urtero bazkideentzako antolatzen duen txakur eta guztiko ehiza txapelketa abenduaren 16 eta 23an izango da, Epelerreka eta Usokoerrekan. Faisanak, eperrak eta oilagorrak ehizatu ahal izango dira, soilik.
Izen emateko epea abenduaren 13ra arte
Txapelketan izena emateko epea abenduaren 13an bukatzen da. Horretarako Txantxangorriko bulegora joan behar da 11:30-12:30 eta 19:00-20:00 bitartean.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!