200 irudi Berdintasun Kontseiluak antolatutako lehiaketan

Kronika - Erredakzioa 2007ko abe. 1a, 01:00

BERDINTASUN kontseiluak argazki lehiaketa antolatu du Gizonak zainketa eta etxeko lanekin goxatzen gaiaren bueltan, eta dagoeneko lehiaketak baditu sarituak. Antolatzaileak pozik agertu dira guztira 55 parte hartzaile izan direlako eta guztira 200 irudi inguru bildu dituztelako, tartean irudi ederrak. Honakoak izan dira sarituak. Aurreneko kategorian: 1-Lierni Mateos; 2. Aratz Tejedor eta 3. Olatz Egaña Otegi. Bigarren kategorian sarituak izan dira: 1. Xabier Bixintxo, 2. Gary De La Fuente, eta 3. Juan Luis Gomez. Hirugarren kategorian honakoak izan dira onenak: 1. Ricardo Diez, 2. Paolo di Gianvincezo, eta 3. Pili Landaribar. Laugarren kategorian txapeldunak honakoak izan dira: 1. Juan Garcia, 2. Maria Dolores Peña eta 3. Jose Manuel Garagorri.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!