Sinadura bilketa eta mendi irteera

Kronika - Erredakzioa 2007ko aza. 29a, 01:00

Hernaniko Amnistiaren Aldeko Mugimenduak norbanako eta taldeen sinadurak bildu nahi ditu joan den urriaren 27an izandako gertaerak salatzeko. Sinadura emateko aukera izango da gaur ferian, igandeko Artisau Azokan eta aurrerago. Bestalde, igandean mendi irteera ezberdinak egingo dira, Asier Ormazabalek espetxean hamar urte bete dituela eta. Irteera 09:00etan Gudarien Plazatik
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!