Hernani Konektion saioa bihar

Kronika - Erredakzioa 2007ko aza. 27a, 01:00

Hernani Konektion saioa izango da bihar, herriko berrien inguruko saioa. Biharkoan honako gaiak landuko dituzte: Natza elkarteak antolatutako komunikabideen inguruko eztabaida; AHTren aurka antolatu den mendi martxa; bihar izango den plenoa; aurrekontu partehartzaileen balantzea eta hurrengo urratsak; igandeko Artisau Azoka; eta herriko agenda eta kirol saioak. Bihar gaueko 21:00etatik 22:00etara. Errepikapena: ostiralean, 17:00-18:00.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!