Hirigintza batzordea izango da gaur. Besteak beste honako gaietaz hitz egingo da: Vodafonek egindako eskariaz, Antziolako Illarreta baserriko lurretan telefono mobilen estazioa jartzeko; Zikuñagako papelerak kanalizazio lanak egiteko egindako eskaeraz; Arau Subsidiarioen alegazio bati buruz egindako kontsulaz; Osiñagan sagardotegia
jartzeko eskariaz; eta Larramendi kalean aisialdi eta kultur elkarte jarduera
jartzeko eskariaz. Gaur arratsaldeko 18:00etan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!