Osakidetzako langileek lanuztea egingo dute gaur goizean

Kronika - Erredakzioa 2007ko aza. 28a, 01:00

OSAKIDETZAKO langileek lanuztea egingo dute gaur goizeko 08:00etatik 11:00etara, ELA, SATSE, LAB, CC.OO, UGT, ESK, UTESE, eta SAE sindikatuek deituta. Ohartarazi nahi izan dute ordu horietan medikuarekin zita izanez gero, beste hitzordu bat eskatzeko aukera badagoela, ez dagoela zertan itxoin behar: ´azaroaren 25ean egin genuen lan uztean Osakidetza erabiltzaileak gure kontra jartzen saiatu zen, 11:00ak arte itxoiteko eskatuz. Hau manipulazio lotsagarria da gero. Inork itxoiteko esaten badizu, gezurretan ariko da` adierazi dute langileek prentsa bidalitako ohar baten bidez.

Baldintzak hobetu, zerbitzua hobetzeko
Osakidetzako langileek adierazi dute lan baldintzak eta osasun publikoaren kalitatea hobetzeko ari direla mobilizatzen, ´lan baldintzak hobetuta arretaren kalitatea ere hobetzen baita` diote. Kontseilariak egindako adierazpenen aurrean diote, gatazka honen helburua ez dela diru hutsa: ´Beste neurrien artean eskatzen dugu diskriminaziorik ez egitea finko eta ez finkoen artean eta Osakidetza euskalduntzeko aurrekontua`.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!