Kontzentrazioa bihar eta mendi martxa igandean, AHTren aurka

Kronika - Erredakzioa 2007ko aza. 29a, 01:00

ABIAdura Haundiko Trenaren kontrako Hernaniko taldeak zenbait ekintza antolatu ditu AHTren kontrako mobilizazio kanpainaren barruan. Batetik, bihar kontzentrazioak izango dira leku ezberdinetan, AHT Gelditu! Elkarlanak deituta. Hernaniko taldeak Donostian izango den kontzentraziora joateko deia egin du. Kontzentrazioa Santa Katalina plazan izango da, arratsaldeko 17:00etatik 18:30etara. Hernaniko AHTren kontrako taldeak trenez joateko deialdia egin du, Renfe enpresari desobedientzia egiteko asmoz. Salatu dutenez, bai Renfe eta bai Euskotrenbideak enpresak AHTren proiektuan parte hartzen ari dira eta hori dela eta garraiobide hauek ez ordaintzeko deia egin dute. Zita, bihar arratsaldeko 16:30etan egin dute, Hernaniko apeaderoan.

Larunbatean mendi martxa
Larunbatean, mendi martxa izango da AHTren Hernaniko trazadoaren inguruan. Bazkaltzeko bakoitzak behar duena eraman behar du. Ondoren DVD proiekzioa izango da gaztetxean, AHTren ingurukoa. Zita larunbatean, goizeko 09:00etan egin dute, Gudarien plazan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!