gipuzkoako Bertsolari Txapelketa bete betean da eta etziko saioarekin bukatuko dira finalaurrekoak. Ordizian seikote ona ariko da, 18:00etan, finalerako azken txartelen bila, tartean Hernaniko Bertso Eskolako bi kide: Iñaki Zelaia hernaniarra bata; Aitor Mendiluze andoaindarra bestea. Horiez gain, Aitor Sarriegi, Iñaki Gurrutxaga, Unai Muñoa eta Joxe Munduate ariko dira finalaurrekoan.
Saio on baten nahia
Ordizian punturik gehien lortzen dituen bertsolaria zuzenean sailkatuko da finalerako. Orain arteko bi finalaurrekoetan, Jon Martin eta Jon Maia dira finalerako txartela lortu dutenak. Hiru lehenengoez gain, beste 5 bertsolarik kantatuko dute Illunbeko zezen plazan abenduaren 16an, hiru saioetan, punturik gehien lortu duten hurrengo bost bertsolariak.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!