Jokin Etxabek txapelduna izango du lagun txapelketan

Kronika - Erredakzioa 2007ko aza. 28a, 01:00

BIHAR hasiko da bi bitako 37garren Faustino Torneoa, Txapelketako partiduak Hernaniko Galarreta frontoian eta Uharteko Euskal Jai Berri frontoian jokatuko dira. Txapelketari hasiera emango dion partiduan Hernanin bizi den Jokin Etxabe azkoitiarrak jokatuko du, Zeberio II bikote duela. Aurrez aurre izango dituzte Urriza eta Lizaso. Partidua Uharten jokatuko da. Azpimarratzekoa da txapelketan bi debut izango direla: Doneztebeko Jose Javier Etxeberria (Etxeberria III) eta Iruñako Javier Urriza.
Galarretan, datorren astean Galarretan jokatuko den aurreneko partidua abenduaren 6an jokatuko da. Biharko partiduko irabazleek jokatuko dute, Altuna I eta Etxeberria IIIren kontra.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!