2008 urteko Udal aurrekontuak osatzeko bilera izango da gaur. Gaurkoan kultura arloko proposamenak jasoko dira, horretarako deitutako Hezkuntza, Kultura eta Euskara batzordean. Arratsaldeko 18:30etan izango da, udaletxeko 2garren
solairuan. Batzorde hau izango da sektoreka egin diren bileretan azkena. Hurrengo urratsa Ogasun batzordea deitzea izango da eta bertan jasotako proposamenen artean lehentasunak jarriko dira.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!