Asier Larrañagak Hernaniko markarik onena maratoian

Kronika - Erredakzioa 2007ko aza. 27a, 01:00

ASIER Larrañaga hernaniarrak igandean pozik egoteko moduko marka lortu zuen Donostiako maratoian, izan ere, hernaniar batek inoiz maratoi batean lortutako markarik onena lortu zuen: 2:26:59. Asier Larrañagak sailkapen orokorrean 6garren postua lortu zuen. Korrikalariak iaz lortu zuen Hernaniko errekorra, 2:29:07 denborarekin, eta aurten bere marka hautsi du. Adierazitakoaren arabera, korrikalaria iazko markaren bueltan ibiltzeko zuen helburua, ´ ez da inoiz jakiten, maratoia luzea da eta 30garren kilometrotik aurrera edozer gauza gerta daiteke, igandean dena ondo atera zen eta oso pozik nago`. Idoia Esnaola, CD Hernaniko korrikalaria ere izan zen beste hernaniarren artean. Lasterketa, bestalde, Marokoko Abdelhadi El Mouazizek irabazi zuen (2:12:45), eta aurreneko emakumea, Holandako Kristijna Loonen izan zen (02:47:12).

  Sailkapen  Izen  Denbora
  orokorra abizenak  
1 ) 6 Asier Larrañaga 2:26:59
  2)  96 Juan Luis Azpiroz 2:44:50
3 )186 Jose Ramon Ruiz 2:51:37
4 )205 Ibon Iriondo 2:53:02
5) 306 Xabier Salillas 2:56:15
6) 340 Iñaki Eizmendi 2:57:02
7) 794 Francisco Jabier Galan 3:12:20
8 )1.207 Lander Muñoa 3:23:59
9 )1.195 Sergio Uzkudun 3:25:10
10 )1.332 Martxel Rodrigo 3:28:12
11) 1.408 Xabat Aizpiolea 3:28:29
12) 1.682 Fernando Etxezarreta 3:38:31
13 )1.705 Ruben Paredes 3:39:27
14 )1.803 Luis Maria Sagarna 3:46:00
15 )1.855 Julian Mena 3:48:09
16) 1.889 Jole Luis Caballos 3:48:16
17) 2.074 Idoia Esnaola 3:59:38

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!