Atzo jokatu zuten Hernaniko mutilek Euskal Ligako lehen partidua, eta 12-5 irabazi zioten Tximistarriri. Hernaniarrek ondo jokatu zuten hirugarren zatira arte eta 10-2 aurreratu ziren. Hortik aurrera lasaitu egin ziren pixka bat eta Tximistarrik markagailua itxuratu ahal izan zuen. Aurten ez du helburu garbirik Hernanik, baina ez dute baztertzen mailaz igotzea.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!