aurten 16 emakumek salatu dituzte tratu txarrak Hernanin, Ongintza Patronatuko asistenteek emandako datuen arabera.
Azaldutakoaren arabera, badira 25 urte indarkeriaren inguruko interbentzioak egiten dituztela, ez bakarrik emakumeen tratu txarren kasuan, indarkeria kasuak orokorrean tratatzen dituzte: emakume, adin txikiko, zaintzaile, adindu eta gizonekiko indarkeria kasuak tratatzen dituzte, besteak beste. Argi utzi dute indarkeria gizarte maila eta inguru ezberdinetan ematen dela.
Emakumeenganako indarkeria kasuan, emakumeek leku ezberdinetara jo dezaketela azaldu dute gizarte laguntzaileek:
-Osasun zerbitzuak (Telefonoa: 943 00 66 66): bertan osasun jarraipena egiten dute (VIH, osasun mentala, pildora...).
-Gizarte Zerbitzuak (Telefonoa: 943 557854): harrera elkarrizketa, denuntzia jarri nahi bada, laguntza psikologikoa, dauden laguntza ekonomikoen berri eman, orientazio juridikoa, etxebizitza tutelatua, lan munduan orientazioa eta jarraipena.
-Udaltzaingoa-Ertzaintza (Telefonoa: 943 24 89 00 -943 33 25 00): babes neurriak eta jarraipena.
-Urgentziak (Telefonoa: 112): diagnostikoa, lehendabiziko momentutik orientazioa, laguntza, informazioa, hizkuntza itzulpena, asistentzia, leku aldaketa. yy
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!