Emakumeenganako indarkeria salatzeko kontzentrazioa eta kontzertua gaur

Kronika - Erredakzioa 2007ko aza. 25a, 01:00

Kontzentrazioa Berdintasun Kontseiluak, Herne Neska Taldeak eta Hernaniko Gizon Taldeak deitu dute. Gaur eguerdiko 13:00etan, Plaza Berrin.

EMAKUMEENGANAKO indarkeriaren kontrako nazioarteko eguna da gaur, azaroaren 25a, eta egun honen bueltan mobilizazioak eta ekintzak deitu dituzte. Batetik, gaur eguerdiko 13:00etan, emakumeenganako indarkeria salatzeko kontzentrazioa deitu dute Berdintasun Kontseiluak, Herne Neska Taldeak eta Hernaniko Gizon Taldeak. Bestalde, gaur arratsaldean, Afrika Bibang-en kontzertua izango da, arratsaldeko 19:30etan, Atsegindegin. Azaroaren 28an izango du jarraipena genero indarkeria salatzea ardatz duen programazioak, Langile ikastolan egingo diren tailer eta ikastaroarekin. Egun berean, hitzaldia ere izango da eta bertan Belén Gonzalezek Estrategias para hacer frente a la violencia de género izenburua duen hitzaldia emango du, arratsaldeko 20:00etan, Biterin.

Emakumeenganako indarkeria estrukturala
Udalak aste honetan deklarazio instituzionala onartu du emakumeenganako indarkeria salatzeko. Idatzian garbi adierazi du indarkeria hau estrukturala dela eta gizartean sendo errotuta dagoela. Egoera honi aurre egiteko plan integral bat beharrezkoa ikusten du Udalak eta bide horretan lan egiteko konpromisoa hartu du. Gaurko kontzentrazioan parte hartzeko deia ere egin du Udalak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!