Hernanik egurra eman zion Cornella talde ahulari

Kronika - Erredakzioa 2007ko aza. 26a, 01:00

Partidu hasieratik ikusi zen kataluniarrak justu-justu etorri zirela Hernanira eta Landarekoek ez zuten kontrario gogorra izan aurrean. 72-10 irabazi zuen Hernanik (atsedenaldira 53-10 emaitzarekin joan ziren) eta jokoan zeuden bost puntuak lortu zituzten. Hernaniarrek 11 entsegu egin zituzten: Boli Secok (2), Jon Ander Mendizurik (2), Oier Garmendiak (3), David Pelazek (1), Igor Etxeberriak (1), Xabier Pernasek (1) eta Igor Genuak (1). Horrez gain, 7 Transformazio eta zigor kolpe bat sartu zituen Igor Genuak.

Bi partidu garrantzitsu
Atzoko emaitzekin, Hernani laugarren postura igo da. Datorren asteburuan Durangon jokatuko du Hernanik lehen itzuliko azken partidua eta hurrengoan Gernikan, bigarren itzuliko lehena. Bi partidu hauetako emaitzak zeresan haundia izango dute Hernanik lehen bi postuetan sartzeko dituen aukeretan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!