Hernanik lehen porrota Galdakaon

Kronika - Erredakzioa 2007ko aza. 26a, 01:00

EHU Hernanik Galdakaon jokatu zuen atzo eta denboraldiko lehen porrota erdietsi zuen, 3-0 (25-19, 25-21 eta 25-23). Hernaniarrek baja asko zituzten atzoko partidurako, eta jubenil asko sartu behar izan zituzten taldean Lauri eta Borjak. Partidua parekatua eta borrokatua izan zen, baina hiru jokoak bizkaitarrek irabazi zituzten. Hernaniarrek lider jarraitzen dute, lehen bost partiduak irabazita baitaude. Datorren asteburuan, Deusto talde gogorra izango dute Hernanin.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!