«Herri bat osatzen dugu, eta estatu bat osatzeko beharra dugu»

Kronika - Erredakzioa 2007ko aza. 25a, 01:00

EAE-ANVk deituta sinadura bilketa eta ekitaldia izan ziren atzo eguerdian Plaza Berrin, ‘Guk independentzia’ kanpainaren barruan. Sinadura bilketa eta ekitaldia Eguerdiko 12:00etatik aurrera sinadura bilketa egin zen eta Independentziaren aldeko 300 sinaduratik gora bildu ziren. Ondoren, eguerdiko 13:00etan, Marian Beitialarrangoitia alkateak hartu zuen hitza. Hitzaldian, alkateak euskaldunok herri bat osatzen dugula eta estatu bat osatzeko dugun beharra, azpimarratu zuen. ´Euskal Herriaren historian denetik ezagutu dugu, indapendentzia eta zapalkuntza, eta bigarrenaren gainetik lehendabizikoarekin ametsetan bizi gara` gehitu zuen Beitialarrangoitiak. Martxoko hauteskundeak ´Hauteskundeetan, zein euskal agertoki politikoan independentziazaleok eskubide guztiak izatea` premiazkotzat jo zuen alkateak, ´Ilegalizazio mehatsu eta zerrenda baliogabetzeen gainetik, independentziaren aldekook badugu politikan, herrigintzan aritzeko eskubidea, kontrakoak gu guztion independentzia urratzea ekarriko bailuke`. Argazkia eta bideo montajea Ekitaldia amaitzeko, Ttarlak dantza ikuskizuna eskaini zuen eta ondoren bildutakoen argazkia atera zen. Hainbat herritarren independentziaren aldeko testimonioarekin bideo montaje bat ere prestatu da eta ondorengo egunetan ikusi ahal izango da. yy
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!