Goizuetako produkturik onenak gaurko feriara gerturatzen direnen eskura

Kronika - Erredakzioa 2007ko aza. 24a, 01:00

GOIZUETAKO produktuen feria izango da gaur eta bertara gerturatzen direnek Goizuetako bertako eta inguruko barazki eta jakiak dastatu ahal izango dituzte, zenbait artisauen lanak bertatik bertara ikusteaz gain: joare eta uztaigileak, eta abar. Herriko jubilatuak ere izango dira arropa garbitzen, aurten txukundu duten labaderoan. Postuak goizeko 10:00etan jarriko dituzte eta feria girotzen herriko trikitilariak izango dira.

Aurten 4garren urtez
Goizuetako feria garai batean egiten zen, baina egiteari utzi zioten. 2004 urtean ekin zioten feria antolatzeari eta orduz gero, urtetik urtera arrakasta gehiago lortzen ari dira. Feria antolatzen herri guztiak hartzen du parte, Goizuetako udalaren laguntzarekin.

Gaur Goizuetan
-10:00etatik aurrera, Artisau azoka, bertako produktuak eta trikitilariak.

-14:30 Herri bazkaria, goiko frontoian. Ondoren, Larrañaga semea eta bere lagunak.
-Iluntzean: Gazte Asanbladaren eskutik, trikitilariak gaztetxean eta ondoren poteoa. Pintxoak ere izango dira Plazan, Umore Onaren eskutik.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!